jueves, 29 de mayo de 2008

YouTube - Expansión imperialista japonesa (1870-1941)

Uste dut gustokoa izango duzuela video hau. Zuetariko batek beste bat aurkitzen badu esan diezagula. Eskerrik asko.
YouTube - Expansión imperialista japonesa (1870-1941)

martes, 27 de mayo de 2008

WEB ORRIAK HISTORIARAKO

Inperialismo garaiarekin hasiko garenez gero uste dut lagungarri egingo zaizuela clases de historia klikatuta aurkituko duzuena. Gero arte.

TESTU IRUZKINAK

TESTU IRUZKINAK EGITEKO ARAUDIA



Historiako Iruzkinaren Araudia

Testu historiko baten iruzkina egitekoan jarrai daitezkeen aholkuak
Testu historikoak historialariek euren lanerako erabiltzen duten iturria dira. Dokumentuetan garai zehatz bateko errealitatearen zati bat dago irudikatuta eta testu horien azterketa oinarrizkoa da historia ezagutzeko.
Testu historiako baten iruzkina ondo egiteko hainbat eragiketa egin behar da: sailkatu, aztertu eta iruzkina egin.

Testuaren sailkapena

Testu historikoa adi-adi irakurri ondoren, modu laburrean sailkatu behar da, ondorengo
alderdiak azpimarratuz.

Testuaren gaia: juridikoa (legeak, dekretuak, konstituzioak, tratatuak, itunak, kontratuak…), dokumentala (erroldak, katastroak, erlazio estatistikoak…), lekukotasunezkoak (memoriak, autobiografiak, karta pertsonalak…), narratiboak (lan literarioak, iritzi-artikuluak, kazetaritza-testuak…) edo historiografikoak (egile batek gertaera bati buruz, gero egindako azterketa).
Egilearen identifikazioa: zenbaitetan garbia izango da eta testua ulertzeko beharrezkoa. Dokumentuak ez badu adierazten, ondorioztatzen saiatu behar dugu. Gainera, egilearen subjektibotasuna edo alderdikeria nabarmena denean, egilearen ezaugarri biografikoak garatzea beharrezkoa izango da, egile horren ezaugarri biografikoak garatzea beharrezkoa izango da; kasu honetan egilearen aipamen laburra egingo dugu atal honetan eta ezaugarri biografikoak iruzkinean garatuko ditugu.
Testuaren xedea eta helburua: Testua nori zuzenduta dagoen adierazi behar da eta dokumentuak zer-nolako helburua duen.
Testuaren kokapena denboran eta espazioan: Azkenik, testua espazioan eta denboran kokatzea beharrezkoa izango da. Batzuetan data zehatzak ez du garrantzirik, baina testua zein garai historikotan kokatzen den adierazi behar da beti.

Testuaren azterketa

Testu historikoa berriro irakurri oso adi, oinarrizko ideiak azpimarratuz. Ondoren, ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuko dira eta baita testuko kontzeptuak ere; antolamendu horretan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizi beharko dira.
Era berean, testuko oinarrizko kontzeptuak argitu behar dira, terminoak, aipamenak eta egoerak azalduz; izen bereziak, instituzioak eta termino teknikoak ere argitu beharko dira.

Iruzkina

Zatirik garrantzitsuena da, bertan azterketaren atalean adierazitako testuko ideiak garai horretako gertaera historikoekin erlazionatu beharko baitira. Ondorengo urratsak jarrai daitezke:
Testuko gaia ulergarriagoa egiten duten aurrekariak aipatu.
Testua bertan ageri den gai historiko orokorrarekin erlazionatu.
Testuan adierazitakotik atera daitezkeen ondorioak adierazi.
Testuaren egilea eta bere egoera pertsonala kritikatu.
Testua beste iturri batzuen bidez gai horri buruz ditugun ezagupenekin konparatu.
Azkenik, garrantzitsua izango da gai orokorraren testuinguruan dokumentuak duen garrantzia baloratuko duen ondorio laburra eskaintzea.
Batxilergo 2. mailako Historia Garaikiderako Testuak
Batxilergo 2. mailako Historia Garaikiderako Testuiruzkinak


HEMEN DUZUE TESTU IRUZKINAK EGITEKO ARAUDIA

lunes, 26 de mayo de 2008

arte romanikoa

Datorren ikasurtean artea aukeratu duzuenentzat ikus ezazue web-orri hau ,mesedez.

0

0

Epainiako atlas historikoa

Epainiako atlas historikoa

Galería de fotografías
Henmen duzue mapa bilduma ona 4.mailarako edota 2. batxilergorako

Epañiniakp atlas historikoa

Galería de fotografías
hemen españako atlas historikoa duzue

viernes, 23 de mayo de 2008

jueves, 22 de mayo de 2008

Lehenengo gerra karlista

Mendizabalen desamortizazioa

Langileen mugimenduak

Langileen baldintzak eta alderdi politiko berrien sorrera

giza taldeak XIX.mendean

Burgesiaren ohiturak ezagutzeko sar zaitez hemen

Espainiako trenbide sarea

Merezi du ikusteak

Madrilgo arkitektura XIX.mendean

Video honekin erraz ikus daiteke arkitektura eta liberalismoak sortutako erakunde berrien arteko lotura

inflazioa

hemen duzue video ona inlazioa ulertzeko

martes, 20 de mayo de 2008

Balantzea ulertzeko hemen dituzue http://ciberconta.unizar.es/LECCION/cf002/INICIO.HTML